Skip to content

Know N Cheese proiektuaren partzuergoak bigarren jarraipen-bilera egin du

2025eko urtarrilaren 15ean eta 16an, Know N Cheese proiektuaren partzuergoak aurrez aurreko bigarren jarraipen-bilera egin zuen, Donostian (honako hauek osatzen dute partzuergoa: Leartiker, Prosumerlab, Hazi, Viceko Unibertsitatera atxikitako BETA zentro teknologikoa, Idele eta Interprofession Lait de Brebis). Proiektuan egindako aurrerapenak berrikusteko balio izan zuen topaketak, eta inplikatutako entitate bakoitzak ordura arte egindako ekintzak, ateratako ondorio nagusiak eta 2025eko lehenengo seihilekoan jorratzeko lan-ildoak aurkeztu zituen.

Lehenengo egunean, kontsumitzaileek elikadura-jasangarritasunaren inguruan duten ezagutzari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu zituen Prosumerlab bazkideak, eta ETEen betekizun lehiakorren inguruko diagnostikoaren berri eman, jasangarritasunari eta trantsizio ekologikoari dagokienez. Hala, ondorengo ekintza gehienen oinarria izango dira lanok.

Gomendatutako albisteak

POCTEFA Know N Cheese mugaz gaindiko ekitaldia

Urriaren 22tik 24ra bitartean, POCTEFA Know N Cheese proiektuak mugaz gaindiko ekitaldia antolatuko du Markina-Xemeinen eta inguruan. Ekitaldiak

POCTEFAren eskualdearteko bisita Iparraldera

Irailaren 21ean eta 22an, POCTEFA Know N Cheese proiektuak eskualdeen arteko bisita antolatu du Iparraldera. PROGRAMA eguna –

Proiektuaren Partzuergoaren bilera Hasparren

Ekainaren 2an eta 3an proiektuaren partzuergoaren beste bilera bat egin zen Hasparren. Bazkide diren erakunde guztiak, idazkaritza teknikoa