Proiektuaren kontsortzioaren laugarren bilera VICen

Know N Cheese proiektuak abenduaren 2an eta 3an laugarren jarraipen-bilera egin zuen. VIC hirian egin zelarik, oraingo honetan, azken hilabeteetan lan-ildo ezberdinetan egindako aurrerapenak berrikusteko topagune izan ziren 2 jardunaldiak, hala nola klima-aldaketak esnearen eta esnekien propietateetan duen eraginari buruzko ikerketa-ekintzak, esneki berrien ikerketa eta garapena pilotu-eskalan, eta klima-aldaketaren aurrean ETEetan esnearen eta gaztaren ekoizpena ebaluatzeko saiakuntzak. Gainera, 2026ko lehen hiruhilekorako aurreikusitako jarduerak aurkeztu ziren.

Izan ere, datorren urtean,  artisau-esnearen sektorearekin eta kontsumitzaileekin batera egindako zabalkunde- eta gaikuntza-ekintzek protagonismo berezia izango dute.

Hedapena eta dastatzea St Ermengol azokan

Joan den urrian zehar, Poctefa Know N Cheese proiektua Kataluniako artisau-gaztaren azoka garrantzitsuenetako batean egon zen, Fira de Sant Ermengol ferian, alegia.


Ekitaldi horretan, publiko orokorrari zuzendutakoa eta Pirinioetako gazta-ekoizle artisauen protagonismo handikoa delarik, Leartiker erakunde bazkideak mugaz gaindiko proiektu honen aurkezpena egin zuen bere “Aula de tast” espazioan. Jarduera horretan, publikoak proiektuaren esparruan garatutako eta planifikatutako helburuak, lan-ildoak eta ekintza zehatzak ezagutu ahal izan zituen. Amaitzeko, bertaratutakoek POCTEFA eremuko gazta-dastaketa gidatuaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

Erreferentziazko ekitaldi horretan egotea aukera handia izan zen gazten artisau-ekoizpenaren balioak sozializatzeko eta fokua haien indarguneetan jartzeko.