Skip to content

Hedapena eta dastatzea St Ermengol azokan

Joan den urrian zehar, Poctefa Know N Cheese proiektua Kataluniako artisau-gaztaren azoka garrantzitsuenetako batean egon zen, Fira de Sant Ermengol ferian, alegia.


Ekitaldi horretan, publiko orokorrari zuzendutakoa eta Pirinioetako gazta-ekoizle artisauen protagonismo handikoa delarik, Leartiker erakunde bazkideak mugaz gaindiko proiektu honen aurkezpena egin zuen bere “Aula de tast” espazioan. Jarduera horretan, publikoak proiektuaren esparruan garatutako eta planifikatutako helburuak, lan-ildoak eta ekintza zehatzak ezagutu ahal izan zituen. Amaitzeko, bertaratutakoek POCTEFA eremuko gazta-dastaketa gidatuaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

Erreferentziazko ekitaldi horretan egotea aukera handia izan zen gazten artisau-ekoizpenaren balioak sozializatzeko eta fokua haien indarguneetan jartzeko.

Gomendatutako albisteak

POCTEFA Know N Cheese mugaz gaindiko ekitaldia

Urriaren 22tik 24ra bitartean, POCTEFA Know N Cheese proiektuak mugaz gaindiko ekitaldia antolatuko du Markina-Xemeinen eta inguruan. Ekitaldiak

POCTEFAren eskualdearteko bisita Iparraldera

Irailaren 21ean eta 22an, POCTEFA Know N Cheese proiektuak eskualdeen arteko bisita antolatu du Iparraldera. PROGRAMA eguna –

Proiektuaren Partzuergoaren bilera Hasparren

Ekainaren 2an eta 3an proiektuaren partzuergoaren beste bilera bat egin zen Hasparren. Bazkide diren erakunde guztiak, idazkaritza teknikoa