Skip to content

POCTEFA Know N Cheese Esneki Azokan: jasangarritasuna, berrikuntza eta etorkizuna gaztandegi artisauentzat

POCTEFA Know N Cheese Esneki Azokan: jasangarritasuna, berrikuntza eta etorkizuna gaztandegi artisauentzat

Datorren azaroaren 6an, Esneki Azokak POCTEFA KNC proiektuaren baitako jardunaldi teknikoa hartuko du. Sektoreko ekoizleei, profesionalei eta ekintzaileei zuzendutako topaketa honen helburua da Pirinioetako lurraldeko gaztandegi artisauen jasangarritasuna, sustapena eta balioa nabarmentzea.

Jardunaldia ezagutza partekatzeko eta sektorearen erronka eta aukerei buruz hausnartzeko topagunea izango da. Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: kontsumitzaileen itxaropenak eta ikuspegiak hobeto ezagutzea, ekoizpen-eredu jasangarriagoetarantz aurrera egitea eta gazta artisauen berezitasuna nabarmentzea, lurraldeari, paisaiari eta tradizioari lotutako produktuak diren heinean.

Hitzaldi teknikoen eta POCTEFA eskualdeko prestakuntza-zentroekin egingo den mahai-inguruaren bidez, prestakuntzaren, profesionalizazioaren eta belaunaldi-erreleboaren inguruko aukerak ere aztertuko dira. Izan ere, funtsezko alderdiak dira abeltzaintza- eta gaztagintza-jardueraren etorkizuna bermatzeko.

Ekimen hau KNC proiektuaren baitan kokatzen da. Proiektuak gaztandegi artisauen jasangarritasuna eta sustapena lantzen ditu, eta sektorearen ikerketa, prestakuntza, merkaturatze eta garapenean espezializatutako erakunde eta profesionalen parte-hartzea du.

 

PROGRAMA

2026ko azaroaren 6a

Jardunaldi teknikoa | 10:00etatik 14:00etara

Lekua: Tolosako Kultur Etxea
Hartzaileak: ekoizleak, sektoreko profesionalak eta ekintzaileak.

 

10:00 | Erakundeen agurra

Parte hartzen duten erakundeen ongietorria.

 
10:15 | KNC proiektuaren aurkezpena

Gaztandegi artisauen jasangarritasuna eta sustapena

KNC proiektuaren aurkezpena eta haren lan-ildo nagusiak: gaztandegi artisauen jasangarritasuna eta sustapena bultzatzea.

Esneki Zentroa – Leartiker

 
Hitzaldi teknikoak

 

10:30 – Kontsumitzailearen ikuspegia gazta artisauaren inguruan

Gazta artisauaren inguruko kontsumo-ohituren, pertzepzioen eta kontsumitzaileen itxaropenen azterketa.

Esneki Zentroa – Leartiker

11:00 – Anbiguotasunetik errealitatera: jasangarritasuna esne-sektorean

Jasangarritasunaren kontzeptuari eta esne-sektorean praktikan duen aplikazioari buruzko hausnarketa.

CT BETA – UVic

11:30 – Produktuaren balioa nabarmentzea: zaporea eta lurraldea Pirinioetako gaztetan. Bereizketa eta negozio-aukerak

Produktuaren, lurraldearen eta kalitatearen arteko lotura, Pirinioetako gaztentzako bereizketa-elementu eta merkataritza-aukera berrien iturri gisa.

Vila Viniteca

 

12:00 | Kafe-etenaldia
 
12:30 | Mahai-ingurua

Artzaintzako eta/edo esne-eraldaketako prestakuntza-zentroak POCTEFA eskualdean

Esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko gunea, artzaintzako eta esne-eraldaketako prestakuntza espezializatuaren inguruan, baita prestakuntza horrek sektorearen garapenean eta etorkizunean duen zereginari buruz ere.

Parte-hartzaileak:

  • Artzain Eskola

  • Gidari Eskola

  • La Estiva

  • Centre de Formation Professionnelle et de Promotion Agricole (CFPPA)

 
13:45 | Jardunaldiaren amaiera

Gomendatutako albisteak

Gazten eta esnekien kalitate- eta jatorri-zigiluen gida

POCTEFA Know N Cheese proiektuaren barruan, gida bat prestatu dugu, kontsumitzaileei POCTEFA eremuko lurraldeetan (Espainia, Frantzia eta Andorra)

Markina-Xemein, artisau-gaztaren epizentroa urrian

POCTEFA Know N Cheese proiektuak mugaz gaindiko ekitaldia egin zuen urriaren 22an, 23an eta 24an Markina-Xemeinen. Topaketa Facenetwork

POCTEFA Know N Cheese mugaz gaindiko ekitaldia

Urriaren 22tik 24ra bitartean, POCTEFA Know N Cheese proiektuak mugaz gaindiko ekitaldia antolatuko du Markina-Xemeinen eta inguruan. Ekitaldiak