Interreg POCTEFA
POCTEFA Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren muga-lurraldearen garapen jasangarria sustatzeko sortutako mugaz haraindiko lankidetza-programa europar bat da. POCTEFA 2021-2027 INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren akronimoa da.
Zona horretako integrazio ekonomikoa eta soziala indartzera bideratutako Europar Batasunaren laguntza finantzarioaren seigarren belaunaldia da POCTEFA 2021-2027. Programan parte hartzen duten Pirinioetako bi aldeetako eta zona litoraletako eragileek diseinatutako eta kudeatutako mugaz haraindiko lankidetza-proiektuak kofinantzatzen ditu POCTEFAk, lurraldearen garapen inteligentea, jasangarria eta integratzailea zainduz.
Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren muga-lurraldearen garapen jasangarria sustatzen du programak mugaz haraindiko lankidetzaren bidez. Lurraldearen garapen-aldeak murrizten, eta eskualdearen garapen jasangarria lortzeko indarrak batzen eta programan barne hartutako eskualde guztien kohesioa lortzen laguntzen du. Azken batean, eta betiere Europako funtsei esker, zonako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du programak.